Zer da Aditzak.com?

Euskal aditz laguntzailea jokatzeko tresna bat da. Adizki egokia aurkitzeko modurik errazena. Hautatu modua, denbora, eta aditz mota, eta hortxe agertuko zaizu bila ari zinen aditza, adibide-esaldi batekin gainera.


Baina horretarako daude betiko taula famatuak, ez?

Bai, eta ez dugu haien balio eta erabilgarritasuna zalantzan jarri nahi. Aditzak.com-ek ez du betiko taulak ordezkatzeko asmorik, bi gauza desberdin baitira, elkarren osagarri. Taulek paradigmen eraketa erakusten dute. Aditzak.com, aldiz, aditz jakin baten bila zabiltzanerako dago pentsatua.


Nori dago zuzendua Aditzak.com?

Batik bat euskara-ikasleei, baina baita euskararen profesionalei ere, denok (edo ia denok) izaten baitugu zalantzaren bat edo beste: idazle, itzultzaile eta abarrek, euskaraz ongi jakin arren, litekeena da noizean behin zalantzak izatea aditzen batekin.


Hau da dena?

Ez: hasiera besterik ez da hau. Pixkanaka, ezaugarri berriak gehitzen joango gara, hala nola hikako formak eta aditz trinkoak, besteak beste.